235 ikasleri mugikortasun gomendioak emanez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/09/29 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Aste honetan bide-heziketa tailerrek eskaini ditu Udaltzaingoak Tolosako hiru ikastetxeetan: Laskorain Ikastolan, Herrikide Ikastetxean eta Samaniego Ikastetxean.

Guztira 235 ikaslek hartu dute parte. Bizikletaren erabilera egokia egiteko klase teoriko bat izan dute lehenengo, batik bat, segurtasuna indartu eta istripuak saihesteko hartu beharreko neurrietan sakonduz. 

Esate baterako, kaskoaren nahitaezko erabilera edo janzkera egokiari buruzko gomendioak eman zaizkie. Bizikletak izan beharko lituzkeen elementuen inguruan ere jardun dira: hala nola, txirrinak, argiak… 

Bidegorrietatik modu egokian joateko arau eta gomendioak ere eman zaizkie, oinezkoen guneak errespetatzeko sentsibilizazio lanak eginez. Zirkulazio-seinaleak nola interpretatu ere irakatsi zaie, bai txirrindulariei eragiten dizkietenak, baita gainerako erabiltzaileenak ere. 

Hori guztia praktikara eraman dute ondoren, udaltzainek lagunduta ibilbide bat egin baitute bizikletaz, herritik. Gune zaurgarrienetan zer egin eta nola jokatu azaldu diete udaltzainek. Modu horretara, elkarbizitza arazoak murriztu eta errespetuzko jokabideak sustatu nahi dira.

Datorren astean, dinamika bera jarraituko du Udaltzaingoak, LH5eko ikasleekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA