Aldaketak trafikoan, datorren larunbatean, abuztuak 10, Tolosatik igaroko den Donostiako Klasikoaren ondorioz

Tolosako Udala
2024/08/06 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Tolosatik igaroko da lasterketa, Olarraindik Belateraino, eta Anoetarako bidea hartuko du.
  • Rondilla kalea itxita egongo da 12:00etatik lasterketa igaro arte.

Datorren larunbatean, abuztuak 10, Donostiako Klasikoak Tolosako kaleak zeharkatuko ditu. Lasterketak txirrindularitza zale ugari erakarriko ditu, eta Olarraindik Belateraino igaroko da Tolosatik, Anoetarako bidea hartuz.

Ekitaldiaren garrantzia dela eta, trafiko etenak egingo dira udalerriko hainbat gunetan, parte-hartzaileen eta ikusleen segurtasuna bermatzeko. Rondilla kalea eta San Frantzisko pasealekua itxita egongo dira 12:00etatik lasterketa igaro arte. Tolosako ibilbidea honako hau izango da: Olarrain, Araba etorbidea, San Frantzisko, Rondilla, Lapurdi plaza eta Belate.

Udaltzaingoak herritarrei eta bisitariei eskatu die ibilgailuak ez aparkatzeko probaren ibilbide osoan. Ezinbestekoa da bide horiek zirkulaziorik gabe mantentzea, Tolosan zehar txirrindularien segurtasuna bermatzeko.

Gainera, herritarrei jakinarazten zaie abuztuaren 9an, ostirala, 22:00etarako Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuko autoak kendu beharko direla.

Autobus linea ezberdinen geltokiak Santa Klarara lekualdatuko dira lasterketak iraun bitartean. 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA