Asteazken eta ostegunean grabatuko da berriz ere "Maixabel" filma Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/03/22 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Herriko espazio ezberdinak erabiliko dira grabaketa lanetarako eta ostegunean, oinezko eta trafiko mozketak izango dira hainbat kaleetan.

  • Bestalde, grabaketa lanetarako hainbat gune jaso eta zenbait aparkaleku hutsik utzi beharko dira.


 

 

Asteazkenen eta ostegunean, martxoak 24 eta 25, itzuliko dira “Maixabel” filmaren grabaketa lanak Tolosara. Egun osoan zehar egingo dituzte grabaketak, barruan zein kanpoan, eta filmeko eszena garrantsitsuak grabatuko dira, gainera, datozen egunetan, besteak beste: Juan Mari Jauregiren hilketa eta bere hiltzaileen ihesa.

 

Grabaketa lanetarako herriko espazio ezberdinak erabiliko dira: Kasino elkartea, Zerkausia, Plaza Zaharra, Andre Mari plaza, Naparzubia, San Frantzisko pasealekua, Nafarroa etorbidea, Oria kalea, Zumalakarregi pasealekua edota Bentaundi, besteak beste.

 

Hori dela-eta, Udalak herritarrei jakinarazi nahi die grabaketa egunetan Zerkausia itxita izango dela, hainbat aparkaleku hutsik utzi beharko direla eta oinezko eta trafiko mozketak izango direla hainbat kaleetan.

 

Hutsik utzi beharreko aparkalekuak:

 

Plaza zaharra eta Andre Mari plaza grabaketa kamioiak aparkatzeko erabiliko dira. Eta Nafarroa etorbidea, Oria kalea, Zumalakarregi kalea, Rondilla Triangulo parea, Araba etorbideko atzealdeko plaza eta Bentaundiko bi aparkalekuak autoz libre egon behar dute.

 

Udaltzaingoak seinaletika bidez jakinaraziko du zein gunetan ezingo den aparkatu.

 

Oinezko eta trafiko mozketak, ostegunean:

 

Bestalde, ostegunean, behin behineko mozketak egingo dira eremu eta kale ezberdinetan. Oinezkoen mozketak egingo dira, besteak beste, Plaza Zaharrera ematen duten kaleetan, Ibaiondon, Zerkausia kalean eta trafiko mozketak, San Frantsizkon, Oria kalean, Nafarroa etorbidean eta Zumalakarregin.

 

Bentaundin ere trafiko mozketa egingo da eta GI-2634 bidegurutzean ere bai.

 

Udalak aurrez barkamena eskatu die herritarrei grabaketa lanek sor ditzaketen eragozpenengatik.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA