Aurretik zuen norabidea berreskuratuko du San Joan kaleak, sortutako aparkaleku gehienak mantenduta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/02/10 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Ostegun goizean goiz egingo da aldaketa.
     

Aurretik zuen norabidea izango du ostegunetik aurrera San Joan kaleak. Uztailean aldatu zen norabidea. Denbora honetan aldaketa ebaluatu da, eta ondorioztatu da eraginkorragoa zela aurretik zegoen norabidean. «Aldaketa planteatu zenean, irizpideen arteko talka zegoen udal barruan, ikuspegi kontrajarriak zeuden. Azkenean aldatzea erabaki genuen, aldatu gabe ezingo genukeelako ehuneko ehunean frogatu bere eraginkortasuna. Argi ikusi da, ordea, hobe dela lehengo norabidea», azaldu du Ander Figuerido hirigintza zinegotziak.

Horregatik, ostegunean berriro ere jatorrizko norabidera itzuliko da kalea, 09:00etatik aurrera. San Estebanetik anbulategirako noranzkoa izango du berriro. Gernikako Arbola lorategietatik San Estebanera joateko, berriz, Batxiler Zaldibia kaletik joan beharko da.

Aldaketarekin sortu ziren aparkaleku gehienak, ordea, bere horretan mantenduko dira. Lau leku kenduko dira, Gernikako Arbola lorategien kalean, anbulategiaren alboan sortutakoak. Hain zuzen, ostegunerako lau aparkaleku horiek libre egon beharko dute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA