Autobus urbanoak istripua izan du zauriturik gabe

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/01/20 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Ordezko autobusa goizean zehar martxan jarriko da zerbitzua berrabiarazteko eta orain, aztertu egingo da gertatutakoa.

 

Gaur goizean, Rondilla Kalean, Musika Eskola parean istripua izan du Tolosako autobus urbanoak. Zorionez ez da zauriturik izan eta onik atera dira gidari zein erabiltzaileak.

Anbulantzia, suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira eremura, baina ez da beharrezkoa izan inor artatzea. Gidariari ohiko frogak egin zaizkio eta negatibo eman du guztietan.

Orain aztertu egingo da gertatutakoa. Autobusa bera monitorizatua dagoenez, jakingo da akatsa non izan den aurrerantzean horrelakorik berriz ere gerta ez dadin.

Ordezko autobusa goizean zehar martxan

Goizean zehar martxan jarriko da ordezko autobusa, zerbitzua ematen jarraitzeko eta Hiribus elektrikoa konpondu bitartean, ordezko autobusarekin eskainiko da zerbitzua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA