Bide-heziketa eskolak jasotzen ari dira Tolosako LH6ko ikasleak Mugikortasun Astearen barruan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/09/24 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Urtero bezala, udaltzainak bide-heziketa eskolak ematen ari dira LH6ko ikasleei eta Irene Caminos trial rider-ak ere hartu du parte aurtengo saio praktikoetan.

 

Tolosako Udalak bat egin du beste urte batez Mugikortasun Astearekin, eta hainbat ekimen antolatu ditu mugikortasun jasangarria sustatzeko. Egun hauetan, irailak 23, 24 eta 25, Tolosako LH6ko ikasleak bide-heziketa eskolak jasotzen ari dira udaltzainen eta Irene Caminos, tolosako trial rider-aren eskutik.

Saio praktikoen bidez, bizikletan ibiltzerakoan bete beharreko arauak ari dira lantzen. Atzo izan zen lehen saioa eta ostiralera arte elkartuko da Irene Caminos ikasleekin jardunaldi didaktiko eta praktikoen bidez mugikortasun jasangarria bultzatu eta bidean ibiltzean izan beharreko jokaera zuzenak lantzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA