Bizikletak uzteko hainbat gune berri ezarri ditu herrian Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/05 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Oriaburu eraikinaren kanpoaldean, Emeterio Arresen edota Nafarroa etorbidean daude bizikleta-aparkaleku berriak.
  • Patxi Amantegi, Ingurumen zinegotzia: “mugikortasun jasangarria bultzatzeko neurrietako bat da. Herritarrentzako bizikletaz mugitzea erosoa izatea nahi dugu”.

Tolosako Udalak bizikletak uzteko gune berriak ezarri ditu herrian uda honetan, azkenak Oriaburu eraikinaren kanpoaldean eta Emeterio Arresen ezarritakoak izan dira. Aurretiaz Nafarroa etorbidean ere jarri ziren hainbat.

Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak nabarmendu du mugikortasun jasangarria bultzatzeko neurrietako bat dela hau: “herritarrentzako bizikletaz mugitzea erosoa izatea nahi dugu. Horrexegatik, bizikleta-aparkalekuen eskaintza zabaltzen ari gara eta etorkizunean ere, jarraituko dugu zabaltzen”. Honekin bat, herriguneko abiadura mugatu eta oinezkoentzat zein motorizatu gabeko garraioarentzako erosoagoak eta irisgarriagoak diren guneak sortzeko hainbat obra ari da burutzen Udala: Nafarroa etorbidea jada amaitua, edota abian den Gudari Kalea eta hastear den Gernikako Arbolaren II. Fasea. Horrekin bat, Aldundiarekin elkarlanean, bidegorrien sarea mantendu eta zabaltzeko lanean dihardutela adierazi du Amantegi zinegotziak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA