Datorren asteazken eta ostegun bitartean ibilgailuz hustu beharko da Zumarditxikia Haragi Fest-en ospakizuna dela eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/05/12 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Antolaketa eta prestaketa lanak egiteko, asteazkenean atzeko zatia hustu beharko da eta ostegunerako gune osoa, bi kasuetan, goizeko 08:00etarako.

                   

Datorren maiatzaren 18tik 21era bitartean, HARAGIren, Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketaren laugarren edizioa jasoko du Tolosak eta honen baitan antolatuta dauden ekintzen artean, Zumarditxikiak HARAGI Fest hartuko du, foodtrucken proposamen gastronomiko zabal eta zuzeneko musika emanaldiekin.

Horretarako, baina, datorren asteazken eta ostegun bitartean, Zumarditxikia ibilgailuz hustu beharko da, Haragi Fest-en antolakuntza eta prestaketa lanak egin ahal izateko. Hain zuzen, asteazkenean, maiatzak 17, Zumarditxikiko atzeko zatia utzi beharko da libre goizeko 08:00etarako eta ostegunean, maiatzak 18, gune osoa libratu beharko da ordu bererako.

Hori horrela, ostiraletik igandera bitartean, Zumarditxikia jai giroan murgilduko da eta herritarrek HARAGIk eta zehazki Haragi Fest-ek jasotako ekintzez, jakiez eta musikaz gozatu ahal izango dute bertan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA