Donostiako Klasika dela eta, Rondilla kalea trafikoarentzat itxita larunbatean 12:00etatik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/07/30 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Donostiako Klasika txirrindulari lasterketa dela eta, abuztuaren 3an, larunbata, Rondilla kalea itxita egongo da trafikoarentzat 12:00etatik aurrera. Ondoren, 13:00etan San Frantzisko kalea eta Araba etorbidea itxiko dira.

Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki).

TSST autobusak, Arriaran biribilgunean geralekua egin ondoren, Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.

Tolosaldeko autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki) mugitzen da eta San Frantzisko eliza, San Frantzisko Geltoki, Araba etorbidea eta Bentaundikoak, zerbitzutik kanpo geratuko dira.

Hiribusaren geltokiak aldatu egingo dira: Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txikira) mugitzen da eta ondorengo geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira: San Frantzisko eliza, San Frantzisko Geltoki, Berazubi eta Iurre.

Barkatu eragozpenak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA