Herriko hainbat gunetan asfaltatze lanak egingo dituzte bihar hasi eta hurrengo egunetan

Tolosako Udala
2020/05/26 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Bihar asfaltatze lanak egingo dira Monteskue bidean, Ferialeko aparkalekuan fresatze lanak eta Larramendi kalean asfaltoa inprimatzeko lanak.

  • Ostegunean, ostiralean eta astelehenean jarraituko dute Ferialeko aparkalekua asfaltatzeko lanek.

 

Herriko hainbat gunetan asfaltatze lanak egingo dira gaur hasi eta hurrengo egunetan. Larramendi kaleko 3. zenbakiaren parean asfaltoa inprimatzeko lanak egingo dira 08:00etatik 16:00etara bitartean, beraz, zerbitzu bidea trafikoari itxita egongo da ordu tarte horretan.

Monteskue bideko asfaltatze lanak ere bihar egingo dira. Argaya baserriko bihurgunean eta Martin Txiki eta Makala artean egingo dira lanak.

Ferialeko aparkalekuko zorua berritzen ere bihar hasiko dira. Fresatze lanak egingo dituzte aurrena, eta ondoren asfaltatzen hasiko dira. Ostiralean jarraituko dute lanekin, eta eguraldiaren arabera eta ostiralean lanak amaitzeko denbora egon bada, astelehenean bide-marrak margotuko dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA