Herritarren babeserako ekintzak koordinatzeko Segurtasun Mahaia eratu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/04/15 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Segurtasun Saileko eta Tolosako Udaleko ordezkariek osatuko dute mahai berria eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetzari jarraipena egingo dio.

  • Segurtasun Mahai berria hau Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak sinatutako hitzarmenaren baitan sortu da.

 

 

2019 urtean Tolosako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak sinatutako hitzarmenean jasoa zegoen Ertzaintzaren eta Tolosako Udaltzaingoaren arteko dispositibo eta operazio bateratuak koordinatzeko mahaia eratzeko beharra.

Beraz, Ertzaintzaren eta Tolosako Udaltzaingoaren artean segurtasun ekintzak koordinatzeko gaur eratu den mahaia, “Segurtasun Mahaia”, hitzarmen honen baitan sortu da, Tolosako herritarren babeserako segurtasun arloko eginkizunen banaketa, funtzionamendua, koordinazioa eta jarraipena egiteko.

 

Ekintzen koordinazioa eta baliabideen kudeaketa hobetzeko helburuarekin

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Tolosako Udaleko ordezkariek osatuko dute mahaia; zehazki, Oriako Ertzain-etxeko unitate buruak eta herritarren babeserako buruak, eta Tolosako Udaletik alkateak eta udaltzainburuak.

Mahaiaren eginkizun eta helburu nagusia izango da ekintzen koordinazioa gauzatzea eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkarlanean udalerrian egiten duten eguneroko jarduerarako baliabideen kudeaketa hobetzea.

Halaber, alde biek egin beharreko dispositibo eta ekimen bateratuak planifikatuko ditu, protokoloak finkatu eta koordinazio-sistemetan hobekuntzak ezarri, besteak beste.

Ekintzak Koordinatzeko Mahaia sei hilean behin bilduko da, bi aldeetako batek txandaka deialdia eginda; eta ezohiko kasuetan, bi aldeetakoren batek hala eskatzen duenean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA