Hiribusa doan larunbatean, irailak 22, Mugikortasunaren Astearekin bat eginez

Tolosako Udala
2018/09/20 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, gainerako ekimenen osagarri, Tolosako Udalaren Hiribusa zerbitzua doanekoa izango da larunbatean, irailak 22. Ekimenak helburu du ingurumenaren zaintzan garraio publikoa erabiltzeak duen garrantziaz kontzientziatzea.