Hiribusa erabiltzeko txartel zaharraren erabilera martxoak 31 arte luzatuko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/01/20 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • 2022ko abendutik, Mugi txartela erabili daiteke Tolosako hiribusean, eta hasiera batean,  ordura arteko txartel zaharrak urtarrilean baliogabetuko baziren ere, oraindik erabiltzaile guztiek Mugi txartela jaso ez dutenez, Udalak erabaki du martxoak 31 arte luzatzea txartel zaharra erabiltzeko aukera.

 

Garraio publikoaren sustapenean urratsak egiteko helburuarekin, Tolosako Udalak Mugi sistemaren integrazioa ahalbidetu du Hiribusean, udalerriko garraio publikoa indartzeko eta modernizatzeko. Hori horrela, 2022ko abendutik, Mugi txartela erabili daiteke hiribusean. Hasiera batean, ordura arteko txartelak urtarrilean baliogabetzea aurreikusten bazen ere, ikusirik erabiltzaile guztiek oraindik ez dutela Mugi txartela eskuratu ahal izan, Udalak erabaki du martxoak 31 arte luzatzea txartel zaharra erabiltzeko aukera.

Horrez gain, martxoaren 31 bitarte Hiribusaren txartel zaharrean duten dirua xahutu ezin duten erabiltzaileek dirua berreskuratzeko ondorengo bidea ireki du Udalak: lehenik, bidaiari interesdunek gidariari eskaera egiteko inprimakia eskatu behar diote, eta betetzean, inprimakia eta txartela emango dizkiote gidariari. Hirbusa kudeatzen duen enpresak egingo du txartelean ingresatutako diruaren itzulketa eta txartelari dagokion fidantzaren itzulera, inprimakian adierazi den kontu korrontean.

Mugiren abantailak erabiltzaileentzat

Mugi txartelak abantaila ugari eskaintzen dizkie erabiltzaileei. Alde batetik sistema erabilterraza da, txartel bakarrarekin garraio publiko oro erabil daiteke. Gainera, eskualde barruko aldaketak autobus batetik bestera doan dira eta beste eskualdetara mugitzen diren autobusen aldaketak ere deskontu handiak dituzte.

Mugi txartelaren tarifikazioa, halaber, progresiboa da, hau da, zenbat eta gehiago erabili geroz eta merkeago dira bidaiak.  Bestalde, Prezioak eta deskontuak Gipuzkoa osoan berdinak izango dira, hau da, garraio publikoan, energiaren prezioaren igoera arintzeko ezarri diren laguntza eta deskontuak Tolosako Hiribusean ere aplikatu ahalko dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA