2019/03/27 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
- Jada erabilgarri dago zerbitzua eta parkimetroetan burutzen diren tramite guztiak egin daitezke mugikorraren bitartez: TAOa ordaindu makinara joan beharrik gabe, aparkatze denbora luzatu edota egokitu uneko beharretara, isunak kudeatu, eta frogagiriak eskuratu.
- Mugipark aplikazioaren bitartez egongo da eskura zerbitzua; doanekoa da, eta kreditu txartelaren bitartez egiten da ordainketa, txanpon-txartelen antzera.
- 2018an 524.600 tramite burutu ziren TAO aparkaleku zerbitzuan, 45.000 bataz beste hilero, martxoa izanik erabilera gehienekoa 48.000 eragiketekin eta abuztua gutxienekoa 33.000rekin. Eragiketa guztien %19,5a kreditu txartelarekin ordaindu da eta %80,5a esku dirutan.
Erabilgarri dago jada Tolosako TAO aparkaleku guneetan ordainketak mugikorrarekin burutzeko sistema berria. Udalak jakinarazi duenez, TAO makinetan egiten diren eragiketa guztiak mugikorretik egin ahal dituzte orain erabiltzaileek.
Tolosako Udaltzaingoak nabarmendu duenez, “erosotasunean eta erraztasunean” irabaziko dute herritar zein bisitariek, edozein lekutan egonda ere, urrunetik kudeatu baitatiteke zerbitzua, autora bertaratu beharrik gabe, eta mugikorrean bertan.
Parkimetroetan burutzen diren tramite guztiak egin daitezke mugikorraren bitartez: TAOa ordaindu makinara joan beharrik gabe, aparkatze denbora luzatu edota egokitu uneko beharretara, isunak kudeatu, eta frogagiriak eskuratu. Ordainketa mugikorraren bitartez eginda, ez da kotxean ordainagiririk utzi behar, TAO kudeatzaileak matrikularen bitartez egiaztatuko du ordainketa. Bestalde, mugikorrak aplikazioaren bitartez jakinarazten du zerbitzuaren egoera, dela ordu-muga, ordainketa luzatzeko beharra... Ordaindu den denbora ez badu erabili erabiltzaileak, sistemak dagokion zenbatekoa itzultzen du, hau da, aparkaleku denbora zehatza ordaintzen da honela. Aplikazioan matrikula ezberdinak sartu daitezke ordainketak egin ahal izateko.
Mugipark aplikazioaren bitartez egin ahal izango dira aparkalekuari dagozkion tramite guztiak. Doanekoa da, eta kreditu txartelaren bitartez egiten da ordainketa, txanpon-txartelen antzera. Android eta IOS sistementzako dago erabilgarri aplikazioa. Honako prozedura jarraitu behar da zerbitzua erabili ahal izateko:
- Mugipark aplikazioa deskargatu.
- Kontua sortu helbide elektronikoa eta pasahitza ezarriz.
- Autoaren edo autoen matrikulak sartu.
- Kontua kreditu txartel bati lotu.
2018an 524.600 tramite burutu ziren TAO aparkaleku zerbitzuan, 45.000 bataz beste hilero, martxoa izanik erabilera gehienekoa 48.000 eragiketekin eta abuztua gutxienekoa 33.000rekin. Eragiketa guztien %19,5a kreditu txartelarekin ordaindu da eta %80,5a esku dirutan.
Edozein zalantzaren aurrean zerbitzua kudeatzen duen Gertek enpresarekin jarri harremanetan Rondilla kaleko 48 zenbakiko bulegoan, 943 67 08 52ra deituta edota otatolosa@gerteksa.com -era idatzita.
5 TAO gune Tolosan
5 eremutan banatuta dago Tolosako TAO, ezaugarri ezberdineko aparkalekuekin, kolore ezberdinez identifikatuak:
- Gorria: bertakoentzako bakarrik.
- Berdea: egun erdia edo osoa. Bertako txartelarekin doan.
- Urdina: gehienez 4 ordu. Bertako txartelarekin doan.
- Marroia: gehienez 2 ordu. Denek ordaindu behar dute.
- Txuria: aparkalaldi laburra, gehienez 20 minutu. Denek ordaindu behar dute.
- Zamalanak: zamalanei dagokien ordutegitik kanpo TAO gune bihurtzen da.
Bertakoentzako txartela lortzeko TAOko gune batean erroldatuta egon eta helbide berean erregistratutako ibilgailu baten jabe izan behar da.
1 gunea
Belate, Zuloaga, Barrena, Rondilla, Rondilla atzeko aldea, Antonio Lekuona kalea, Beotibar, San Frantzisko pasealekua (bakoitiak 1tik 15era/ impares del 1 al 15), Foru etorbidea (bakoitiak / impares), Laskoain, Zumalakarregi, Paulo Rekondo, Lizardi plaza, Gernikako Arbola (bikoitiak / pares), San Joan (Gerontologikoa).
- 113 plaza bertakoentzako soilik 24 ordu. Belate, Zuloaga, Rondilla atzeko aldea, Antonio Lekuona kalea, Beotibar, San Joan (Gerontologikoa).
- Gauez 96 plaza bertakoentzako soilik. Astelehenetik ostiralera, Zumarditxikiko gune urdinak, bertakoentzako gordeko dira gauez (19:00etatik-8:00etara). Larunbatetan 13:30etatik aurrera eta igande etajai egunetan egun osoz.
- 38 plaza bertakoentzako gauez. Astelehenetik Igandera, Rondilla kaleko eskuin espaloia (bikoitietan), bertakoentzako gordeko da gauez (19:00etatik-8:00etara).
- Aparkaldi laburra 20 min. Rondilla kalea (bakoitiak / impares): 16 plaza / plazas. Zumalakarregi: 3 plaza /plazas.
2 gunea
San Joan (hasta calle San Inazio kaleraino), Batxiler Zaldibia, Gipuzkoa plaza, Gernikako Arbola (bakoitiak / impares), San Inazio, San Frantzisko pasealekua (bakoitiak 17tik 41era/ impares del 17 al 41), Geltoki, Alliri, Araba etorbidea, Pedro Tolosa, Oria, Gudari, Samaniego, Emeterio Arrese, Foru etorbidea (bikoitiak / pares), Nafarra etorbidea.
- Aparkaldi laburra 20 min. Oria kalea 5 plaza.
3 gunea
San Esteban, Osasun Zentroko aparkalekua, Zuberoa, San Joan (10/12).
Bertakoak 24 ordu: San Esteban, Zuberoa.
4 gunea
Martin Jose Iraola, Elkano, Berazubi, Rekalde Almirantea (urdina/azul).
5. gunea
Larramendi, Uzturre, Ibaiondo.
54 plaza bertakoentzako soilik 24 ordu: Ibaiondo, Larramendi (zenbaki bakoitiak 7tik 9ra eta bikoitiak 10etik 12ra.