Larramendi 6ko bizilagunek beren etxeetara itzuli ahal izango dute gaur, segurtasuna bermatzeko behin behineko neurriak hartu dira-eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/22 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Eraikinaren egoeraren inguruko diagnosi sakonagoa egin ondoren, eraikina bera guztiz egonkortzeko behin betiko neurriak hartu beharko dira.

 

Larramendi 6ko bizilagunek gaur bertan itzuli ahal izango dute beren etxeetara. Atzo gaueko 21:00etan hustu zen Azkarate Etxea eraikina, segurtasunagatik, zutabeetako batean narriadura handiak antzeman ondoren. Hain zuzen, gauerdirako eskorak jarri ziren kaltetutako zutabean, egonkortasuna bermatzeko behin behineko neurri bezala.

Udal teknikariak goizetik izan dira eraikinaren egoera aztertzen. Etxebizitza batzuk ere bisitatu dituzte. 

Lehen azterketa hori amaituta, behin behineko neurri gehiago hartu dituzte eraikinaren segurtasuna bermatu ahal izateko, eta eskora gehiagorekin indartu dute beste zutabeetako bat. Modu horretara, bizilagunak etxeetara segurtasunez sartu ahal izatea bermatu da. Lekukoak ere jarri dira, pitzaduren jarraipena egiteko. 

Eraikineko bizilagunei egoeraren xehetasun guztiak eman dizkiete teknikariek, arratsaldean udaletxean egin den bileran. 

Aurrera begira, egoeraren diagnosi sakona egin behar da, eta ondoren, eraikina bera guztiz egonkortzeko behin betiko neurriak hartu beharko dira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA