Larramendi eta Ibaiondo arteko bidegurutzea biribilgune bihurtuko da gaur eta bihar eremu horretako trafiko-fluxuak arintzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/09/23 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Mugikortasun Astearen baitan eta proba modura egingo da aldaketa bi egunez, inguru horretako segurtasuna hobetzeko azterketa modura.


Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du Tolosako Udalak beste urte batez, eta hainbat ekintza antolatu aste honetarako. Udalaren Mugikortasun Planean jasotako helburuekin bat eginez eta bertan jasotako ekimenak abiaraziz, Larramendi eta Ibaiondo kaleen arteko bidegurutzea biribilgune bihurtzea izango da ekintza horietako bat. Hala, gaur eta bihar bidegurutzearen ordez biribilgune bat egongo da eta semaforoak itzalita egongo dira.

Neurri honekin Larramendi eta Ibaiondo inguruko trafiko fluxua arintzen den aztertu nahi da. Izan ere, aipatutako eremuan pertsona askok gaizki gurutzatzen dute errepidea, distantziak murrizteko, eta gainera, bidegorriaren ondoko espaloietako bat estua denez, batzuetan, txirrindularien eta oinezkoen artean tirabirak sortzen dira. Horregatik, behin-behineko biribilgune honen helburua inguruko segurtasuna hobetzea eta fluxuak arintzea da.

Mugikortasun ikerketen arabera, semaforoak kentzeak eta biribilguneak jartzeak gatazkak murriztu eta fluxuak arintzen ditu. Hala, gaur eta bihar egingo diren proben emaitzak erabakigarriak izango dira inguru horretan hartu beharreko neurriak erabakitzeko.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA