Napar zubiko segurtasun pilona konponduta eta martxan da berriro

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/09/15 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Aurrerantzean, herritar ororen eta bereziki alde zaharreko bizilagunen zein langileen segurtasuna bermatzeko, segurtasun pilona itxita egongo da eta merkataritza zamalanak ordutegia izango dute, hain zuzen, astelehenetik ostiralera goizeko 08:00etatik 12:00etara. Ordutegitik kanpo geldituko dira, noski, botika garraioak edota hondakin bilketak ere.
  • Alde zaharreko bizilagunek edozein momentu zein ordutegian izango dute zamalanak edota animalia, pertsona ezindu, adingabeko zein adinekoen garraio lanak egiteko eskumena. Horretarako zubiko sarreran kokaturik dagoen interfonoa erabiliko dute.

                    

Azken hilabeteetan alde zaharrean izandako autoen zein motordun ibilgailuen trafiko handitzeari erantzuna emateko eta aipatu eremua oinezkoentzat berreskuratzeko helburuz, napar zubiko segurtasun pilona konpondu eta dagoeneko martxan da berriro.

Pilona hori zubiaren hasieran dago kokatuta eta alde zaharrera pasatzen diren ibilgailuei ematen die sarbidea. Horrela, aurrerantzean itxita egongo da eta merkataritza zamalanetarako zabalduko da, ordutegi baten pean, hain zuzen, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik 12:00etara. Ordutegi horretatik kanpo geldituko dira, noski, botika banatze garraioak edota  hondakin bilketarenak.

Modu horretara, Tolosako Udaleko Mugikortasun Planari jarraiki, helburua da alde zaharreko eremua berriro oinezkoentzat erabilgarri eta bereziki segurua izatea, motordun ibilgailuen trafikoa beharrezkoak diren ekintzetara soilik murriztuz.   

Azpimarratu bertako bizilagunek edozein momentu zein ordutegitan izango dutela zamalanak edota animalia, pertsona ezindu, adingabeko zein adinekoen garraio lanak egiteko eskumena eta horretarako zubiko sarreran kokaturiko interfonoa erabili beharko dutela. Horren bitartez, pilona zabaldu egingo da sarrera-irteerak egin ahal ditzaten.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA