Renfeko tren zerbitzua etengo da asteburuan Tolosa eta Andoain bitartean, konponketa lanak direla eta

Tolosako Udala
2023/09/26 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Zerbitzua bermatzeko autobusak jarriko dira geltokian. Autobus hauek trenak egingo lituzken geldiune berdinak egingo ditu Anoetan, Billabonan eta Andoainen. 
  • Horren harira, Tolosako geltokiko aparkaleku ia gehienak autobusen joan-etorrirako erreserbatuko dira. Edozein kasutan, eremuan behar-bezala seinaleztatuko dira erreserba horiek. 

 

Renfek trenbideak hobetzeko lanak burutu behar ditu eta, ekainean egin bezala, datorren asteburuan, hau da, irailaren 30ean eta urriaren 1ean, tren zerbitzua etengo du Tolosa eta Andoain bitartean. 

Zerbitzua eta bidaiarien joan-etorriak bermatzen jarraitzeko, ordea, autobusak jarriko ditu tren konpainiak. Autobus horiek Tolosako geltokitik irtengo dira eta trenak egingo lituzken geldiune berdinak egingo ditu, kasu honetan Anoetan, Billabonak eta azkenik Andoainen (Tolosako apeaderoan ez da geldituko). Behin Andoainera heltzerakoan, bidaiariek trena hartu ahal izango dute berriro. Alderantzizko noranzkoan ere berdin.

Autobusen joan-etorria bermatzeko, Tolosako geltokiko aparkaleku batzuk erreserbatuko dira, eta, ondorioz, ezingo da bertan aparkatu. Dena den, erreserbatutako eremuak behar bezala seinaleztatuko ditu aurrez udaltzaingoak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA