Rondilla eta Barrena kaleetan gauetan bertakoek soilik izango dute aparkatzeko aukera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/10/31 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • TAO kontratu berria du Tolosako Udalak eta bi kaleak 19:00etatik 8:00etara gune zuriak (egoiliarrak) bihurtuko dira. 
  • Aurrerago jakinaraziko da zein egunetan sartuko den indarrean araudi berria eta bitartean egoiliarrentzako espazio berriak seinaleztatzen hasiko dira. 

 

 

Tolosako Udalak TAO kontratu berria sinatu berri du eta herritarrentzako aldaketa garrantzitsu bat ekarriko du: Rondilla kalea (bi aldeak) eta Barrena gauetan, 19:00etatik 8:00etara egoiliarrentzat izango dira bakarrik.

Orain arte  Rondilla kaleko bakoitien aldean egun osoan zehar aparkatu dezakete egoiliarrak ez direnak, baino hemendik aurrera, berriz, soilik egunez, 8:00etatik 19:00ak arte. Gainera, Rondilla eta Barrena kaleak eguerdietan ere egoiliarrentzat gordetako guneak izaten dira.

Datozen asteotan seinaleztatuko da gune zuri berria eta aurrerago jakinaraziko da zein egunetan sartuko den indarrean bertakoek soilik izan dezaten gauetan aparkatzeko baimena.

TAOren banaketa berria

Aldaketekin, TAOren banaketa horrela geratuko da: 

24 orduko Gune Gorria: 

Belate 2tik 12ra eta Zuloaga: egoiliarrak

San Juan (Gerontologiko atzealdea): egoiliarrak

Antonio Lekuona, Beotibar eta Gorosabel atzealdea: egoliarrak

Gune Gorria: 

Rondilla (bi aldeak) eta Barrena 19:00etatik 8:00etara, soilik egoliarrak

Belate (ibaiaren ondokoa): 19.00etatik 8:00etara, soilik egoliarrak

Astelehenetik ostiralera: 19:00-8:00

Larunbatetan, 13:30etik aurrera, igandetan eta jai egunetan

Gune Marroia

Rondilla (bakoitien aldea): astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 eta 16:00-19:00

Larunbatetan: 9:30-13:30

Barrena, San Francisco Foruen Etorbideraino eta Foruen Etorbidea 5. zenbakiraino

Gune Zuria

Rondilla 11an eta Zumalakarregi 3an

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA