Rondilla kalean trafiko etena, Errege Kabalgata dela eta

Tolosako Udala
2023/01/04 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Bihar, urtarrilak 5, errege bezpera eguna ospatuko dugu eta horrekin batera, baita Errege Magoen etorrera eta kabalgata ere.

Kabalgatak eta ospakizun berak, baina, jende asko elkartzen du kalean eta hori aintzat hartuta, herritarren segurtasuna bermatze aldera, Rondilla kalea trafikoarentzat itxiko da eguerdiko 14:00etatik gaueko 23:00ak arte.

Horri lotuta, aipatu kaleko zein San Frantzisko eliza pareko autobus geltokiak itxita egongo dira, hau da, autobusek ez dute geldiunerik egingo bertan. Hiribusa zein Lurraldebuseko autobusak Santa Klaran hartu ahal izango dira. Edozein kasutan, herritarrak informatzeko abisuak ere jarriko dira autobus geltoki horietan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA