Segurtasun plan berezia Gabonetarako

Tolosako Udala
2022/12/23 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Dagoeneko jai egunetan murgilduta gauden honetan, Tolosako Udaltzaingoak, herria zein herritarren segurtasunaren aldeko etengabeko lanean, segurtasun plan berezi bat abiatu du jai egunotarako.

Horri lotuta, datozen bi asteetan, herritar ororen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko egiten duten ohiko lanaz haratago, beste hainbat aparteko neurri ere hartuko ditu, Eguberrietan ere, giro ona nagusi izan dadin Tolosako kaleetan zein tolosarren artean.

Plan eta neurri berezi horiek helburu dute, besteak beste, herritarren eta merkatarien aurkako ebasketak eta lapurretak saihestea eta guztion ongizatea bermatzea, tolosarrok jaiez behar bezala gozatu dezagun.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA