Tolosako Herri Babesa taldeak ibilgailu berria du

Tolosako Udala
2020/03/06 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Ezbehar naturaletan, erreskatetan, hainbat kirol probatan eta udalak eta herriko elkarteek antolatuko ekintza ezberdinetan parte hartzen duten boluntarioez osatuta dago taldea.


 

Tolosako Herri Babesak ibilgailu berria du. Orain arte erabiltzen zuten ibilgailuak 20 urtetik gora zituen eta matxura baten ondorioz ibilgailuz aldatzea erabaki du udalak. Hala, aurrerantzean, egungo egoeretara egokitutako ibilgailua izango dute Herri Babesa osatzen duten boluntarioek. Ezbehar naturaletan, zein hainbat kirol eta ekintzatan, zein erreskatetan laguntzen duten 11 boluntariok osatzen dute gaur egun taldea.

Elurra egiten duenerako elurra kentzeko pala zein gatza botatzeko tobera erantsi ahal izateko euskarriak ditu ibilgailu berriak, eta mendian zein gune malkartsuetan ibiltzeko prestatuta dago.