Tolosako Udala lanean ari da suhiltzaileen pareko kamioien aparkalekuari alternatiba bilatzeko

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/25 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Tolosaldeko balizko ospitale berriak hartuko duen orubean, gaur egun, 25 bat kamioiri ematen zaie zerbitzua

Tolosako Udala lanean ari da Tolosaldeko balizko ospitale berriak hartuko duen orubearen inguruan. Hain zuzen ere, maiatzaren 12an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean martxoan Udalbatzak aho batez hartutako erabakia: Tolosako HAPOko «24. Iurre» hirigintza-esparruaren aldaketa puntuala, leku horretan Tolosaldeko balizko ospitalea jarri ahal izateko behin betiko erabakia

Hori horrela, Tolosako Udalak lan-ildo bat zabaldu berri du euskal garraiolarien Hiru sindikatuarekin, orube horretan orain aparkatzen duten kamioiek Tolosan bertan edo inguruan alternatiba bat izan dezaten. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuarekin bilera eskatu du Tolosako Udalak, gaiari irtenbide bateratu eta intregala emateko asmoz. 

Horrekin batera, Tolosako Udala harremanetan da Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuarekin, Tolosaldeko balizko ospitale berriaren eraikuntzak sor ditzakeen mugikortasun-behar berriei erantzun bateratu bat emateko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostenean jasotakoaren ildotik.

Ander Figuerido Hirigintzako zinegotziak udal-gobernuaren konpromisoa berretsi du: «Gure hitza betetzen ari gara, eta azken hilabeteotan buru-belarri aritu gara lanean HAPOaren aldaketa hori egia bihurtzeko. Ezinbesteko pausoa izan da, balizko ospitale berriak orubea prest izan dezan. Orain, kamioien aparkalekuari irtenbidea ematea dagokigu, eta ezinbestekoa izango da Udala eta Aldundia elkarlanean aritzea, garraiolariekin batera»

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA