Tolosaldeko nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa (IAT), urriaren 3tik azaroaren 21era

Tolosako Udala
2024/09/20 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Herriz herri egingo da eta ikuskapena egin behar duten baserritarrek aldez aurretik hartu behar dute txanda, 943626300 telefonora deituz.

 

 

Datorren urriaren 3tik azaroaren 21era bitartean, Tolosaldeko nekazal makineriaren Ikuskapen Teknikoa (IAT) egingo da, herriz-herri. 

Hala, ibilgailuaren ikuskapena egin behar duten baserritarrek aldez aurretik hartu beharko dute txanda, 943 62 63 00 zenbakira deitu eta 1 luzapena markatuta. Ordainketa IAT egunean bertan egin beharko da, eskudirutan. Ikuskapena egiteko, gertuen duten puntura jotzea gomendatzen da.

Bestalde, Udalak gogorarazi du IAT egunean izatea eta bi urtetik behin pasatzea nahitaezkoa dela 8 eta 16 urte bitarteko traktoreentzat; 16 urtetik gorakoek berriz urtean behin berrikusi beharko dute. IAT egunean edukitzeak bide-segurtasuna eta indarrean dauden araudiak betetzea bermatzen du.

Hona hemen herriz-herriko datak

Urriak 3 | Amezketa

Urriak 4 | Albiztur

Urriak 9 | Tolosa (egun erdia)

Urriak 9 | Zizurkil (Fraisoron, egun erdia)

Urriak 10 | Asteasu

Urriak 16 | Alegia 

Urriak 17 | Anoeta

Urriak 24 | Bidania-Goiatz

Urriak 25 | Amezketa (egun erdia)

Azaroak 6 | Berastegi 

Azaroak 19 | Belauntza 

Azaroak 20 | Alkiza

Azaroak 21 | Berastegi

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA