Trafiko aldaketak eta etenak, larunbat eta igande honetan, festetako ekintzak direla eta

Tolosako Udala
2024/06/12 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Larunbatean azoka, 3x3 saskibaloi txapelketa eta txirrindulari-lasterketa egingo dira; hori dela eta, San Frantzisko pasealekua kotxez hustu beharko da eta trafiko eten puntualak eta desbideraketak egingo dira eremuan.
  • Igandean T2T eta T3T dela eta, Trianguloko zamalanetako gunea libre utzi beharko da eta eten puntualak ere egingo dira korrikalariak pasa ahala.

 

Astebururako programatutako Sanjoanetako ekintzak direla eta, hainbat trafiko aldaketa eta mozketa puntual egingo dira Tolosan.

 Ekainak 15, larunbata

    • San Frantzisko pasealekua kotxez hustu beharko da. 

      • 1. erdia (San Frantzisko eliza - Gernikako Arbola lorategiak):

        • Goizean, Euskal Herria plazako azoka San Frantzisko pasealekura lekualdatuko da, eta arratsaldean, berriz, 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da. Hori dela eta, ezingo da tarte horretan aparkatu.

      • 2. erdia: (Gernikako Arbola lorategiak – Araba Etorbidea):

        • Goizean: Txirrindulari lasterketa dela eta, ezin izango da aparkatu. Lasterketa amaitu ondoren, aparkatzea baimenduko da.

    • Trafiko desbideraketak eta etenak.

      • Eguerdian: Txirrindulari lasterketaren amaiera San Frantzisko pasealekuaren erdian denez, lasterketa bukaerara iristen ari denean trafikoa moztuko da. Araba Etorbidean, San Frantzisko pasealekuan eta Foruen Etorbidean. Lasterketa amaitu bezain pronto zabalduko da trafikoa berriro ere. Denbora tarte horretan ibilgailuekin bertatik ez igarotzeko gomendioa egiten da.

      • Arratsaldean (15:00 - 21:00): Trianguloa plazan, Rondilla kaleak eta San Frantzisko pasealekuak bat egiten duten puntuan, trafikoa Zumalakarregi kaletik desbideratuko da. Kale horrek arratsalde osoan zehar noranzko bakarra izango du.

    • Autobus geralekuak

      • Arratsaldean, Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuko autobus geltokiak bertan behera geratuko dira. Erabiltzaileek Santa Klarako geltokia erabili beharko dute.

Ekainak 16, igandea

    • Trianguloa plazako zamalanetako gunea hustu beharko da:

      • T2T eta T3T lasterketen ondorioz, Triangulo plazako zamalanetako gunea libre utzi beharko da, eta korrikalariak igarotzen diren heinean, eten puntualak egingo dira. Eten horiek denbora tarte oso laburrekoak izango dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA