Trafikoan aldaketak Larramendiko biribilgunea egonkortzeko lanengatik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/01/27 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Ostegunean hasiko dira asfaltatze lanak eta ondorioz, bihar, 9:00etatik aurrera, eskoletara sarrera ordua igaro ondoren, trafikoa desbideratu egingo da. Aldaketek egun bateko iraupena izatea aurreikusten da.

 

Ostegunean egingo dira Larramendiko biribilgunea egonkortzeko asfaltatze lanak, eta, ondorioz, 9:00etatik aurrera trafikoa desbideratuko da egun batez.

Dagoen asfaltozko errodadura-geruza ostegun goizean fresatuko da eta asfalto berria zabalduko dute arratsaldean. Gauez margotuko dira bide marrak. Erdiko irlatxoa, babes-hesia eta argiztapena indartzeko lanak datorren astean egitea aurreikusten da.

Trafikoan aldaketak

Ibilgailuen trafikoarentzako erabat itxita egongo da bi norabideetan Jon Andoni Irazusta (Biala), autobusak barne eta garajeak izan ezik. Bestalde, Zubi berritik eta Ibarratik datozen ibilgailuak Santa Klarako biribilgunean Kondeankotik barrena desbideratuk dira norabide guztietan (Donostia-Gasteiz-Anoeta). Santa Klaratik datorren trafikoa, berriz, Klinikatik barrena Santa Lutzira desbideratuko da, autobusak barne.

Autobus zerbitzuen geralekuak

Zerbitzuz kanpo egongo da Larramendi 6ko autobus geltokia (Donostiako norantzan, TSST Donostia aldera). Telepitzako autobus geltokia (Hiribusa, Asteasu) ere zerbitzuz kanpo egongo dira. Bialeko hasierako autobus geltokia zerbitzuz kanpo egongo da, eta bere ordez, Izaskuneko aldaparen hasieran dagoen geralekua erabiliko da, 50 metrora dagoena (TSST Donostia aldera eta Tolosaldea Asteasu aldera). Santa Lutzia auzoan autobidearen azpian dagoen autobus geralekua ere zerbitzuz kanpo geratuko da eta Klinikatik datorren bidegurutzera mugituko da, 100 metrora (TSST Donostia aldera). Larramenditik erdi aldera datorren trafikoa ez da itxiko baina Rondilla kaletik desbideratuko da, autobusak barne (Biala itxita egongo da). Azkenik, Anoetatik datorren trafikoa Rondilla aldera desbideratuko da. Larramendi-Biala aldera itxita egongo da eta Lapurdi plazako posteak irekiko dira Anoetara joateko herriari buelta osoa eman gabe.

Hauek izango dira, hortaz, trafikoan aldaketak dauden bitartean autobus zerbitzuen geralekuak:

  • TSST Donostia: Zezen plaza, Nafarroa, Izaskungo igoera, Santa Lutzia.

  • Tolosaldea, Asteasu: Belate, Zezen plaza eta Izaskungo igoera bakarrik.

  • Hiribusa: Santa Klararaino ohikoa eta ondoren Izaskungo igoera, Klinika eta Santa Luziatik Larramenditik barrena Rondillaraino.

Fitxategiak: 
PDF icon LARRAMENDI- planoa.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA