Trafikoan aldaketak, Donostiako Klasikoa Tolosatik pasako dela eta larunbatean, uztailak 30

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/07/28 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Herri osoa zeharkatuko du txirrindularitza probak, kaleak 13:00etatik 15:00etara itxiko dira eta, garraio publikoan ere eragina izango du, ibilbide ezberdinak eskainiz.

 

 

Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba Tolosatik pasako da datorren larunbatean, uztailaren 30ean eta herri osoa zeharkatuko du, Benta Haunditik Belateraino, Anoetarantz bidea hartuz. Hori dela eta, trafikoa moztuko da 13:00etan hasi eta gutxi gorabehera, 15:00ak arte. Zehazki, Tolosako ibilbidea ondokoa izango da: Benta Haundi-Araba Etorbidea-San Frantzisko-Rodilla-Lapurdi plaza-Belate. Udaltzaingoak ibilbide guztian kotxeak ez aparkatzeko eskaera luzatu du, zirkulaziorik gabe mantendu beharra dagoelako, Tolosa zeharkatzen dutenean probako partaide guztien segurtasuna bermatzeko.

 

Hiribusaren eta Lurraldebuseko lineen ibilbide aldaketak

 

Kaleak erabat moztuko direnez 13:00etatik 15:00etara, hiribusaren ibilbidea ere aldatuko da eta datorren larunbatean ondoko kaleak zeharkatuko ditu: Bialeko errotonda-Santa Klara- Kondeaneko Aldapa-Suhiltzaileen errotonda-Ikastola- Iurreamendiko biribilgunea-Usabal kiroldegia-Amarotz-San Blas-Bizkai kalea-Kondeaneko Aldapa-Santa Klara-Biala. Halaber, Lurraldebuseko lineetan ere eragina izango du kirol ekitaldiak eta Rondilla, San Frantzisko eta Geltokiko geralekuak Santa Klarara pasako dira. Izan ere, San Frantzisko Pasealekuak eta Rondilla osoa kotxerik gabe egon beharko dute.

 

Ibilbide honek eragina izango du garajeko erabiltzaileengan ere. Zentzu honetan, Andia eta Rondilla kaleko garajeko erabiltzaileek ezingo dute ez atera ez sartu ezarritako ordutegian (13:00-15:00); urgentziak izan ezik. Gainera, Euskalherria plazara etortzen diren saltzaileak jakinaren gainean jarriko dituzte Garapen Ekonomiko sailaren bitartez, irtetzeko ordua aurreratzeko edo lasterketa pasa arte itxaroteko. Zerkausiko saltzaileek, bere aldetik, Gorriti aldera ateratzeko aukera izango dute, Korreo edo Nagusi kaleak erabiliz. Antolatzaileek sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu dute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA