Trafikoan aldaketak larunbat arratsaldean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/06/17 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Jose Mari Anza txirrindulari proba dela-eta, San Frantzisko kalea trafikoari itxita egongo da 15:00etatik 20:00etara, Foru Etorbidetik Pedro de Tolosa bidegurutzeraino. Autobus zerbitzuan ere aldaketak egongo dira.

 

Jose Mari Anza txirrindulari proba dela-eta, San Frantzisko kalea trafikoari itxita egongo da larunbat arratsaldean, ekainak 19, 15:00etatik 20:00etara bitartean. Zehazki, Foru Etorbidetik Pedro de Tolosa bidegurutzeraino egongo da itxita. Eremu horretan ezingo da autorik aparkatu 13:00etatik aurrera.

Trafiko mozketak autobusen ibilbidean ere eragina izango du. Hala, ibilbide luzeko autobusek Santa Klaran (Zumarditxikian) egingo dituzte geldialdiak. TSST autobusak Larramendi kaletik sartuko dira eta Arriarango biribilgunean geldialdia egin ondoren, autobiatik eta Iurre auzotik iritsiko dira Zezeplazara. Tolosatik Donostia alderako irteera ohikoa izango da: Nafarroa Etorbidea, biala, Larramendi kalea.

Tolosaldeko autobusei eta Hiribusari dagokionez, ez dute geldialdirik egingo Rondilla eta San Frantzisko kaleetan. Horren ordez, Santa Klaran (Zumarditxikia) egingo dituzte. Rondilla, San Frantzisko eliza eta San Frantzisko-Labaiengo geralekuak zerbitzutik kanpo geratuko dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA