Txirrindu eta patineteen jokabide egokiak indartzeko lan kanpaina abiarazi du Tolosako udaltzaingoak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/05/17 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Kanpainaren helburua da txirrindu zein patineteen erabiltzaileak jokabide egokien inguruan kontzientziatzea, indarrean dagoen legedia ezagutu eta errespetatu dezaten, arriskuak edota istripuak saihesteko eta, bereziki, oinezkoen eta ibilgailu mota horien arteko bizikidetza bermatzeko.

 

                    

Gaur egun gero eta pertsona gehiago dira herrian zehar txirrinduz edota patinetez mugitu eta desplazatzen direnak.

Jasangarritasunaren bidean, ezin hobea da herritarren artean ibilgailua ez den bestelako garraiobideen erabilera indartzea eta zabaltzea, baina, ezinbestekoa da, baita ere, garraiobide horiek modu egokian erabiltzea, oinezkoekin bizikidetza bermatzeko.

Ildo horretan, Tolosako udaltzaingoak txirrindu eta patineteen jokabide egokia indartzeko lan kanpaina abiarazi du berriki. Kanpainaren helburua da ibilgailu horien erabiltzaileak jokabide egokien inguruan kontzientziatzea, indarrean dagoen legedia edota trafiko arauak ezagutu ditzaten eta errespetatu ditzaten, betiere, oinezkoekin bizikidetza bermatzea helburu hartuta.

Hori horrela, datozen asteetan, udaltzaingoa herriko hainbat puntutan izango da, egunero, goiz zein arratsaldez, erabiltzaileei jokabide arriskutsuen edota trafiko arauen inguruko informazioa ematen, gaur egun, esaterako, debekatuta baitago horrelako ibilgailuekin espaloitik ibiltzea. Horri jarraiki, besteak beste, okerreko zirkulazioaren edo maniobren inguruan informatuko ditu udaltzaingoak erabiltzaileak.

Kanpainak 6 asteko iraupena izango du eta aurrerago errepikatuko den arren, behin amaituta, udaltzaingoaren eguneroko lanaldiak txertatuak geratuko dira ibilgailu mota horien inguruko jarrera desegokien salaketak ipintzea, adin txikikoak (14 urte arte) albo batera utziz. Azken horiekin informazioa ere landuko du udaltzaingoak.

Salatzea komenigarriak liratekeen ekintza nabarmenenak:

Txirrindu zien patineteen erabiltzaileek mozkorturik gidatzea.

  • Beharrezkoa den baimenik edo eta dokumentaziorik gabeko patinetearekin zirkulatzea
  • Txirrindu zein patineteko erabiltzaileek  zein patineteak sakelekoa eta aurikularrak erabiliaz gidatzea.
  • Baimenduta ez dauden bigarren bidaiariak garraiatzea.
  • Espaloiaren gainetik zirkulatzea.
  • Kontrako norantzan zirkulatzea
  • Zirkulazio arduragabea
  • Ausarkeriazko zirkulazioa

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA