Udalak eta Cuadra Bidean enpresak sinatu dute Hiribusaren kontratua eta astelehenean jarriko da abian zerbitzua osotasunean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/12 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Langileen eta Cuadra Bidean enpresaren, zerbitzuaren esleipendun berria, artean akordiora iritsi izanak ahalbidetu du kontratuaren sinadura.
  • Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu du berri oso ona dela: “gure nahia izan da hasieratik tolosarrei Hiribusaren zerbitzua bermatzea eta gure esku dagoen guztia egin dugu alde biak adostasunera iris zitezen. Langileen eta enpresaren arteko akordioa itxita, esan bezala, ahalik eta denborarik murritzenean kontratua sinatu dugu eta astelehenean, jada, zerbitzua bere osotasunean eskainiko da”

Astelehenetik aurrera, uztailak 16, Tolosako Hiribusak zerbitzu osoa eskainiko du normaltasun osoz. Langileak eta Cuadra Bidean enpresa akordiora iritsi dira eta horri esker, Udalak gaur bertan sinatu du kontratua zerbitzuaren esleipendun berriarekin. Astelehenetik aurrera, beraz, herritarrek autobus urbano zerbitzua ohiko ordutegiarekin erabiltzeko aukera izango dute.

Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu du berri oso ona dela langileak eta enpresa akordiora iritsi izana: “gure nahia izan da hasieratik tolosarrei Hiribusaren zerbitzua bermatzea eta negoziazioa bera eta langileen aldarrikapenak momentu oro errespetatu ditugu eta gure esku dagoen guztia egin dugu alde biak adostasunera iris zitezen. Horretarako, hainbat bilera egin ditugu langile eta enpresarekin. Azkenean, Udalak bere gain hartu behar izan zuen zerbitzua ekainaren 22an tolosarrak autobus zerbitzurik gabe gera ez zitezen. Enpresa eta langileak akordiora iritsi bezain laster, Udaletik zerbitzua esleitzeko prozesua abiaraziko genuela esan genuen eta horixe egin dugu. Langileen eta enpresaren arteko akordioa itxita, esan bezala, ahalik eta denborarik murritzenean kontratua sinatu dugu eta astelehenean, jada, zerbitzua bere osotasunean eskainiko da”.

Urte beterako esleitu zaio zerbitzua Cuadra Bideani, beste 6 hilabetez luzatzeko aukerarekin. Guztira 25 zerbitzu eskainiko dira aste egunetan, 7:20etan hasi eta gaueko 21:00ak bitarte, eta 22 zerbitzu larunbatetan, 8:30etan hasita 21:00ak bitartean. Ordutegia atxikita.

Zerbitzuak ohiko ordutegi eta ezaugarriak izango ditu, aldaketa batekin: bonoa txartel digital bilakatuko da, zerbitzua arintasunez kudeatu eta bidaiariei erraztasunak emateko helburuarekin. Autobusean bertan lortu eta kargatuko da diruz. 5 euroren multiploekin bete ahalko da txartela, eta 3 euroko fidantza utzi beharko da eskuratzeko unean, behin entregatu ostean berreskuratuko dena. Orain arteko bonoak halere, baleko izaten jarraituko dute urte amaierara bitarte. Hortik aurrera, txartel elektroniko bidez kudeatuko da sarrera. Honetaz gain, bidaia bakarreko txartelak mantentzen dira, orain arteko prezio berean: 0,70€.

Fitxategiak: 
PDF icon ORDUTEGIA .pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA