Urriaren 31n eta azaroaren 1ean Hiribusaren zerbitzu berezia egongo da hilerrira joateko

Tolosako Udala
2021/10/29 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Bi egunetan, 45 minutuz behin irtengo da autobus bat musika eskola paretik, eta beste bat hilerritik.

 

Urriaren 31n eta azaroaren 1ean, Santu Guztien egunaren harira, hilerrira joateko Hiribus autobus zerbitzu berezia eskainiko du Tolosako Udalak. Autobusak musika eskola paretik abiatuko dira, 45 minuturo, hilerrira joateko. Kanposantura bidean, sei geldialdi egingo ditu: San Frantzisko eliza parean, geltokian, Berazubin, Iurramendiko biribilgunean, kiroldegi parean eta Amarozen. Kontrako noranzkoan, autobusak geldialdi hauek egingo ditu: Iparragirre, Bizkaia kalea, J.A. Irazusta eta Trinkete.

Urriaren 31n, goizez 10:30etan hasiko da zerbitzua, eta azken autobusa 13:15etan irtengo da hilerritik. Arratsaldean, berriz, 16:30etan egongo da hilerrira joateko lehen autobusa eta 18:30etan hilerritik itzultzeko azkena.

Azaroaren 1ean, aldiz, goizean 9:00etatik 12:45etara irtengo dira autobusak hilerrira, eta arratsaldean 15:00etatik 18:00etara.

Segurtasuna bermatzeko, hilerrira sartzean eskuak desinfektatu beharko dira.