Usabal eta Olarrain arteko bidegorriaren errei bat zabalduko da, bi astez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/12/16 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Abenduaren 19tik urtarrilaren 7ra bertatik pasa ahal izango da, oinez; ondoren, berriro itxiko da, lanak amaitu bitarte.
     

Usabalgo kirol parkearen eta Olarrain auzoaren arteko bidea egonkortzeko lanek bi asteko etena izango dute gabonetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak udalari jakinarazi dionez. Eten hori baliatuz, errei bat zabalduko da, bertatik pasatzeko aukera egon dadin. 

Abenduaren 19a izango dute azken lan eguna, beraz, egun horren amaieran zabalduko da bidea, urtarrilaren 7ra arte. Egun horretatik aurrera, berriro ere itxi egingo da guztiz, lanak amaitu bitarte. 

Zabalik geratuko den bidea estua denez, bizikletaz doazenei ere oinez joateko eskatzen zaie, gainerako erabiltzaileekiko begirunez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA