“Auzolanean Tolosa” ekimenari buruz kaleratutako oharraren harira hainbat argibide

Tolosako Udala
2020/03/30 | Udate (HAZ-SAC)
  • Udaletik nabarmendu dute ekimena tolosar talde baten eskutik sortu zela eta ondoren, proposamena udalean jasotzean, hainbat eragilerekin eta “Auzolanean Tolosa” boluntario taldearekin elkarlanean eta guztien parte hartzearekin adostu eta finkatu dela jarduteko protokoloa, laguntza segurtasun eta osasun berme guztiekin eskaintze aldera.

 

Udaletik arratsaldean zabaldu den oharraren harira, hainbat argibide eman nahi izan dira, herritarren artean sortu ahal izan diren gaizki ulertuak argitzeko asmoz: 

  1. “Auzolanean Tolosa” boluntario taldea tolosar talde baten ekimenez sortu zen.
  2. Boluntario taldea hori udalarekin harremanetan jarri zen eta beren proposamena aurkeztu zuten.
  3. Proposamena jaso zenetik, modu koordinatuan eta elkarlanean aritu dira guztiak lanean (Udala, “Auzolanean Tolosa” boluntario taldea eta egitasmora batu diren eragileak).
  4. Protokoloa guztien artean adostu eta finkatua izan da, laguntza segurtasun eta osasun berme guztiekin eskaintzeko.
  5. Egitasmoa jada martxan dago eta “Auzolanean Tolosa” boluntario taldea laguntza eskaintzen ari da.
  6. Aste honetan bertan ekimenaren berri emango da eta datozen egunetan ere komunikazio jarraia egingo da gai honen inguruan

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA