Agintaldiko asmo eta helburuen berri emango du, astelehenean, udal gobernuak, saio ireki baten bidez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/17 | Udate (HAZ-SAC)

Udal gobernuak osatu du 2023-2027 agintaldirako plana. Dokumentu horretan jasotzen dira datozen lau urteotarako udal gobernuaren asmo, konpromiso eta helburu nagusiak.

Hauteskundeetan aurkeztu eta herritarren partaidetzarekin osatutako Herri Programa da plan honen oinarria, baina ez bakarra: «Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027» eta «Tolosako Herritarren Batzarra, 22-23ko Gomendioak» dokumentuak ere uztartu dira. Teknikarien laguntza ere jaso dute udal ordezkariek, martxan dauden proiektuekin egokitzeko.

Asmo horien inguruko azalpen eta xehetasun guztiak emango dituzte udal arduradunek asteleheneko saioan, eta sortu daitezkeen zalantzak argitzeko tartea ere baliatu nahi dute. Hitzordua 18:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA