Aleka aldizkariaren 2018ko azaroko alea argitaratu du Udalak

Tolosako Udala
2018/11/12 | Udate (HAZ-SAC)

28 orritan zehar, hainbat gai lantzen ditu Tolosako Aleka udal-aldizkariaren 6. aleak: San Esteban auzoa, Tolosa eta Charleville Méziéres herrien arteko senidetzea, Elkargunea, tolosatzen partaidetza prozesua, Emakumeen Etxea, Brigada Ezagutu Departamentua atalean, Alderdien Tribuna, TAK Arraun Klubari elkarrizketa, Zaindu Tolosa garbiketa kanpaina, Gernikako Arbola eta Gudari Kalearen eraberritzea, Euskaraldia edota agenda.

Tolosako etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.tolosa.eus -en eta Tolosako Udalaren sare sozialetan. 4 hilabetetik behin argitaratzen du Udalak.

Irakurgai hemen:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA