Aleka udal aldizkariaren 2018ko maiatzeko alea argitaratu du Udalak

Tolosako Udala
2018/05/25 | Udate (HAZ-SAC)

28 orritan zehar, hainbat gai lantzen ditu Tolosako postontzi guztietan banatu den Aleka aldizkariaren 5. aleak: Frontoiko obrak eta ustiapen esleipena, Enplegu Plana, pasabideen obrak, ekipamendu soziokulturalen azterketa, ezagutu departapentua atalean: Musika eskola, alderdien tribuna, Boinas Eloseguiren 160 urteak, landa auzoen garapena, Amarotzeko proiektuen nondik norakoak, Elosegi Parkea edota Jaien behatokia.

Tolosako etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.tolosa.eus -en eta Tolosako Udalaren sare sozialetan. 4 hilabetetik behin argitaratzen du Udalak.

Irakurgai hemen: bit.ly/2s3ZaXI


Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA