Berdintasuna, Kultura eta Gazteria sailetako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik maiatzaren 20ra bitarte

Tolosako Udala
2019/04/30 | Udate (HAZ-SAC)
  • Kultura eta Gazteria alorretako diru-laguntzen kasuan bulegora bertaratuz (Udate Zerbitzua Plaza Zaharra 6A), internetez edo posta arruntaren bitartez burutu daiteke eskaera. Berdintasun departamentuko diru-laguntza lerroaren kasuan, berriz, internet bitartez soilik.
  • Diru-laguntza lerro hauek helburu dute alor bakoitzarekin bat doazen jarduerak sustatzea Tolosan.

Abian dira Berdintasuna, Kultura eta Gazteria Departamentuen diru-laguntza deialdiak. Maiatzaren 20ra bitarte har daiteke parte hiru sailetako deialdietan.

Kultura eta Gazteria alorretako diru-laguntzen kasuan bulegora bertaratuz (Udate Zerbitzua Plaza Zaharra 6A), internetez edo posta arruntaren bitartez burutu daiteke eskaera. Berdintasun departamentuko diru-laguntza lerroaren kasuan, berriz, internet bitartez soilik.

Puntuz puntu, honakoak dira bakoitzaren ezaugarriak:

Berdintasuna

Deialdi honen helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatuko duten programak, ekintzak eta jarduerak sustatzea da, Tolosako politikagintzaren, ekonomiaren, kulturgintzaren eta gizarte esparru guztietan. Informazio, sentsibilizazio eta kontzientziazio soziala areagotzeko balioetan eta jarreretan hezteko ekintzak bultzatzea, alegia, gizarte-ereduen eraldaketa bultzatzea.

Tolosan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakunde guztiek eskatu eta jaso ahal izango dituzte diru-laguntza hauek.

Aurkeztu beharreko agirien, eskabideen eta prozeduraren inguruko xehetasun guztiak esteka honetan edota www.tolosa.eus -eko Berdintasuna atalean.

Kultura

Kultura sailaren diru-laguntzak helburu dute urtean zehar edo data jakin batzuetan kultur programa eta jarduera puntualak sustatzea.

Tolosako irabazi-asmorik gabeko kultura elkarteek edo pertsonek eska dezakete, beren jarduera batik bat Tolosako udalerrian garatzen badute.

Aurkeztu beharreko agirien, eskabideen eta prozeduraren inguruko xehetasun guztiak esteka honetan edota www.tolosa.eus -eko Kultura, Jaiak eta Gazteria atalean.

Gazteria

Lerro honek helburu du diru-laguntzak ematea urtean zehar edo data jakin batzuetan gazteriarekin zerikusia duten programa eta jarduera puntualak burutu daitezen.

Tolosako irabazi-asmorik gabeko kultura elkarteek edo pertsonek eska dezakete, beren jarduera batik bat Tolosako udalerrian garatzen badute.

Aurkeztu beharreko agirien, eskabideen eta prozeduraren inguruko xehetasun guztiak esteka honetan edota www.tolosa.eus -eko Kultura, Jaiak eta Gazteria atalean.

Edozein zalantza argitzeko Kultur etxera jo daiteke, 943 670 388 telefonora deitu edota berdintasuna@tolosa.eus, kultura@tolosa.eus eta gazteria@tolosa.eus -era idatzi, hurrenez hurren.