Bonifacio Echabarri Rossek 100 urte bete ditu

Tolosako Udala
2023/06/19 | Udate (HAZ-SAC)
  • Ekainaren 18an izan zen bere urtebetetzea, eta udal ordezkarien bisita jaso du etxean.

Bonifacio Echavarri Ross Eraulen (Nafarroa) jaio zen 1923ko ekainaren 18an. Tolosara bizitzera etorri aurretik, Madrilen, Lizarran eta Iruñean bizi izan zen.

Urteurren berezietan ohitura denez, udal ordezkarien bisita jaso du etxean. Andu Martinez de Rituerto alkateak eta Kristina Pelaez zinegotziak hizketaldi atsegina izan dute, goizean, Bonifaciorekin eta bere familiarekin. Interesgarriak izan dira xehetasun osoz kontatu dituen bizitzako pasarteak. 

Zorionak tolosar guztion izenean, Bonifacio!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA