Hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko aparteko Osoko Bilkura, ekainaren 22an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/06/20 | Udate (HAZ-SAC)
  • Bilkura goizeko 11:00etan egingo da, udaletxeko batzar aretoan eta mahaikideak zozketa bidez aukeratuko dira.

 

Datorren ostegunean, ekainak 22, aparteko Osoko Bilkura egingo da uztailaren 23ko Gorte Nagusi eta Senatuko hauteskundeetarako, herriko hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko. Izendapena zozketa bidez egingo da.

Osoko Bilkura goizeko 11:00etan egingo da, udaletxeko batzar aretoan eta herritarrentzat irekia izango da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA