Herritarrek Udalean egin dezakete ibilgailuaren helbide-aldaketa Probintziako Trafikoko Buruzagitzara joan beharrik gabe

Tolosako Udala
2021/11/12 | Udate (HAZ-SAC)
  • Tolosako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin.

 

Tolosako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin. Ondorioz, dagoeneko herritarrek Udalean egin dezakete ibilgailuaren helbide-aldaketa, Probintziako Trafikoko Buruzagitzara joan beharrik gabe.

Aldaketa egiteko nahikoa izango da interesdunek ibilgailuaren nortasun-agiria eta dokumentazioa UDATEn aurkeztea. Horrez gain, telematikoki ere egin ahal izango da izapidea hemen.