Hondakin bilketaren tasa borondatez ordaintzeko epea zabalik uztailaren 9a bitarte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/06 | Udate (HAZ-SAC)

Ekainaren 1etik zabalik da, uztailaren 9ra bitartean, biak barne, ondorengo tasa hauek ordaintzeko borondatezko epea: auto-taxi lizentziak, ibi iraunkorrak, ibilgailu sarrerak, hondakin bilketa eta kutxazain automatikoak. Aipatutako epealdia borondatezkoa da eta tasak 2018 urteari dagozkionak dira.

Ordainketa telematikoki burutu daiteke 'Nire ordainketa' plataformaren bitartez edota banketxeetan. Horrez gain udal bulegoetan ere ordaindu daiteke, baina txartel bidez soilik. Ezin da esku-dirutan ezta transferentzia bidez ordainketarik egin.

Informazio gehiago www.tolosa.eus -en eta edozein zalantza argitzeko 943 697 458 telefonora deituta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA