Iñauteriak direla eta, Udate Herritarren Arreta Zerbitzuan ordutegi aldaketa

Tolosako Udala
2019/02/26 | Udate (HAZ-SAC)

Ostegun honetan, otsailak 28, abiatuko dira iñauteriak eta ondorioz, Tolosako Udalaren Herritzarren Arreta Zerbitzuak (Udate) aldaketak izango ditu bere ordutegian:

  • Ostegun Gizenean, otsailak 28, 7:15etatik 11:30etara egongo da zabalik.

  • Ostiral Mehean, martxoak 1, 7:15etatik 13:00etara.

  • Eta astelehena, martxoak 4, asteartea, 5, eta asteazkena, 6, itxita egongo da.

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, udate@tolosa.eus helbidera idatzi edota 943 69 75 00 deitu daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA