Informazio-pantaila berria jarri da Larramendin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/09/20 | Udate (HAZ-SAC)
  • Helburua da modu erraz eta erosoan herriko eta udaleko informazioa Tolosako gune ezberdinetara gerturatu eta herritarren eskura jartzea

 

Herriko gune ezberdinetan – Zezen plazan, Nafarroa etorbidean, San Frantziskon eta Triangulo plazan- ezarritako informazio-pantailek izandako arrakasta eta harrera ona dela eta, Udalak berria jarri du Larramendin zirkulazio handiko gunea delako.

Helburu nagusia da tokiko eta udaleko informazioa Tolosako gune eta auzo ezberdinetara gerturatzea eta herritarren eskura jartzea modu erraz, eroso, zuzen eta azkarrean.

Aipatu euskarriek udaleko informazioa eskaintzeaz gain, Tolosako elkarte eta talde askoren informazioa ere jasotzen dute. Beraz, informazio ugari eta anitza eskaintzen dute: kultur agenda, udal albisteak, taldeek antolatutako ekintzak, ekimen ezberdinak, informazio eta sentsibilizazio kanpainak…. Eta formatu ezberdinetako edukiak erakusteko gai dira: testu, irudi eta bideoak.

Aurretik ezarritako pantailen ezaugarri berdinak ditu honek ere: 3 metro alturako estruktura batean jarri da eta LED pantailak ditu bi alboetan. Egun osoan zehar piztuta egongo da eta gaueko 12:00etan itzaliko da. (goizeko 6:00etan piztuko da berriz ere).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA