Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Gorosabel kalean egongo da berriz astelehenetik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/29 | Udate (HAZ-SAC)
  • Astelehenetan, asteartetan eta asteazkenetan egongo da irekita, 09:00etatik 14:00etara. Zerbitzua erabili ahal izateko aurrez hitzordua hartzea beharrezkoa izango da 

Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Gorosabel kalean (musika eskolan) egongo da berriz kokatuta, astelehenetik aurrera. Herritarrei zerbitzua ahalik eta modurik erosoenean emateko lekualdatuko da berriz bulegoa. Astean hiru egunetan emango du zerbitzua: astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan, 09:00etatik 14:00etara. Zerbitzua erabili ahal izateko aurrez eskatu behar da hitzordua, 616.647.835 telefono zenbakira deituta.

Doako zerbitzua da KIUB, eta aurretik hitzordua eskatuta, zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen du. Eskualdeko edozein herritar joan daiteke bertara kontsumo arloan arazoren bat edo zalantzaren bat duenean eta kontsumitzaile edota azken erabiltzaile gisa. KIUB-ek hiru arlotan egiten du lan: Kontsumitzaile edota erabiltzaileei orientazioa eta aholkularitza eskaintzen ondasun bat erosi edo zerbitzu bat kontratatu aurretik eta ondoren, kontsumitzaile edota erabiltzaile gisa dituzten eskubide eta betebeharrei dagokienez; kexa, salaketa eta erreklamazio guztiak izapidetzen; prestakuntza alorrera ere bideratzen ditu zerbitzuak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA