Koronabirusak eragindako kalteak arintzera bideratutako laguntzei buruzko informazioa modu bateratuan kontsulta daiteke Tolosako Udalaren webgunean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/16 | Udate (HAZ-SAC)
  • Tolosako Udalak bere webgunean egokitu duen ‘Koronabirusa’ atalean kontsulta daiteke laguntza eta baliabideen gida eguneratua.
  • Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euro bideratuko ditu enpresaburu indibidualei eta autonomoei zuzendutako diru laguntza ildo berrira. Gizarte Segurantzako gastuetarako eta alokairuen errentetara bideratuko dira laguntzak, eta gaurtik aurrera egin daitezke eskaerak.

 

Covid-19aren ondorioz sortutako kalteak arintzeko hainbat erakundek martxan jarri dituzten diru-laguntzei buruzko informazio guztia modu bateratuan bildu du Tolosako Udalak. Hala, udalaren webgunean egokitu den ‘Koronabirusa’ atalean modu erraz eta bateratuan kontsulta daiteke laguntzen eta baliabideen gida osatua.

Bertan jasotzen dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Covid-19aren kalteak erreparatzera bideratutako laguntzak. Herritarren interesekoak izan daitezkeen beste hainbat lotura ere biltzen dira webguneko atal horretan. 

Horrez gain, Tolosako Udalak azken asteetan hartu dituen neurrien inguruko informazioa ere kontsulta daiteke bertan, besteak beste, arlo ekonomikoarekin zein udal zerbitzuekin lotutako neurriak, ‘Azoka zure etxera’ proiektuari buruzko informazioa edo Covid-19arekin lotutako gomendio orokorrak.

Udalak datozen egunotan eta eragile ekonomikoekin elkarlanean krisiari aurre egiteko plana garatuko du. Horretarako Hiri-Ekonomia mahaia deitu du udalak eta bihar biltzekoak dira sektore ezberdinetako ordezkariak udal ordezkariekin.

Enpresaburu indibidualei eta autonomoei zuzendutako laguntzak

Enpresaburu indibidualei eta autonomoei zuzendutako ezohiko laguntzak eskatzeko epea gaur ireki da. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euro bideratuko ditu laguntza ildo berri honetara, Gizarte Segurantzako gastuetarako eta alokairuen errentetarako. Covid-19ak sortutako alarma-egoera dela-eta, enpresaburu indibidual eta autonomo batzuek beren negozioak aldi baterako itxi behar izanak eragin duen zuzeneko galera ekonomikoari aurre egitea da laguntza hauen helburua.

Enpresaburu eta profesional indibidualek zein Ondasun Erkidegoetako eta Sozietate Zibileko bazkideek eskatu ahalko dituzte laguntzak. Langile Autonomoen Araubide Bereziari edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako dagokion araubideari edo nahitaezko mutualitate profesionalei lotutako norberaren konturako langile gisa aurre egin beharreko kotizazioaren ordainketari lotutako kuotak ordaintzeko eskatu ahalko dira laguntzak; eta baita negozio-lokalen errenta ordaintzeko ere.

 

  • Laguntza eta baliabideen gidara sarbidea:  Koronabirusa
  • Enpresaburu indibidualak eta autonomoak: Laguntzak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA