Martxoaren 17an udal zerbitzuak itxita izango dira, greba orokorra dela eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/03/16 | Udate (HAZ-SAC)
  • Tolosako Udaleko langileen batzordeak eta udal gobernuak bat egin dute, martxoaren 17ko greba orokorrarekin. 


Tolosako Udaleko langileen batzordeak eta udal gobernuak bat egin dute, martxoaren 17ko greba orokorrarekin. Hori dela eta, udal eraikin gehienak itxita izango dira bihar, asteartea. Ez da zerbitzurik emango Udaten, Kultur Etxean, Euskaltegian, Andragora Emakumeen Etxean, Aranburu Jauregian eta Haur Liburutegian. 

Udalak kontratatutako gainerako zerbitzuen kasuan, enpresa bakoitzaren langile batzordeak erabakitakoaren araberakoa izango da zerbitzua. Kirol-instalazioen kasuan Usabal kiroldegia eta Berazubi estadioa itxita izango dira. 

Eusko Jaurlaritzak zehaztutako gutxieneko zerbitzuak izango dira Udaltzaingoan, gizarte zerbitzuetatik bideratutako beste zerbitzuetan —ez da arreta izango udaletxeko bulegoetan— eta Samaniego ikastetxeko eta Gorosabel eraikineko harreran. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kasuan, gutxieneko zerbitzua izango da, II. eta III. mendekotasun-gradua duten pertsonentzat. 

Garraioan, ohiko zerbitzuen % 30 emango da. Hiribusaren kasuan, esaterako, 07:20, 08:22, 12:28, 13:06, 20:04 eta 20:37ko orduetan izango da gutxieneko zerbitzua. Bihar, hortaz, honako ordutegi hau egingo du.

Gainerako garraio zerbitzuetan, honako gutxieneko zerbitzuak iragarri dituzte:

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA