Pentsioak osatzeko euskal sistema bat ezartzeko herri ekimen legegilea sinatzeko aukera, UDATEn

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/03/13 | Udate (HAZ-SAC)
  • Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako herri ekimen legegilea sinatzeko aukera apirilaren 24ra arte izango da.

 

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak iazko urtearen amaieran erabaki zuen izapidetzeko onartzea Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako herri ekinaldi legegilea, pentsioen osagarri bat bermatzeko neurrien inguruko lege-proposamena egiten duena, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa lege bihur dadin.

Herri Ekimen Legegile hori sinatzeko aukera dago udaletxean, UDATE herritarren arretarako zerbitzuaren bulegoan, eta apirilaren 24ra arte izango da horretarako aukera.

HELren testuaren eta argudiaketaren inguruko informazio gehiago, EHPMren webgunean: https://ehpentsiodunak.eus/herri-ekimen-legegilea-hel/ 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA