Sektore publiko guztian deitutako greba dela eta, udal eraikinetan ematen diren herritarren zerbitzuak ez dira emango urriaren 25ean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/10/24 | Udate (HAZ-SAC)
  • Kultur etxea, musika eskola, euskaltegia, Aranburu jauregia eta haur liburutegia ez dira zabalduko bihar, asteazkena.
  • Udaltzaingo zerbitzua mantenduko da eta Gorosabel eraikina ere irekita egongo da, beste erakunde batzuek eskaintzen dituzten zerbitzuak ere ematen direlako bertan.


Sektore publiko guztian ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deitutako greba deialdia dela eta, bihar asteazkena, urriaren 25ean, udaletxea itxita egongo da. Langileen batzarrean gehiengoz onartu zen urriaren 25ean greba egitea eta, ondorioz, udal eraikinetan ematen diren herritarrentzako zerbitzuak ez dira emango asteazkenean. Hala nola kultur etxea, musika eskola, euskaltegia, Aranburu jauregia eta haur liburutegia itxita egongo dira eta ez da klaserik ez tailerrik egongo. Udaltzaingo zerbitzua, aldiz, mantenduko dute eta Gorosabel eraikina ere irekita egongo da, beste erakunde batzuek eskaintzen dituzten zerbitzuak ere ematen direlako bertan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA