Udal hilerrietako izapideak egiteko bulego berria zabalik

Tolosako Udala
2021/09/30 | Udate (HAZ-SAC)
  • Udal hilerrien kudeaketarako kontratazio berriaren baitan zabaldu da bulego berria, eta Korreo kalea, 5 behean kokatzen da.10:00etatik 15:00etara dago tolosarren eskura hiru udal hilerrietako izapideak egiteko.

  • Herritarrak bulegoarekin harremanetan jar daitezke aurrez aurre bertaratuta edo 943 675 919 eta 688 842 003 telefonoen bidez.


 

San Blas, Bedaio eta Aldabako udal hilerrietako izapideak egiteko bulego berria ireki du Udalak Tolosan, udal hilerrien kudeaketarako kontratazio berriaren baitan. Hargoi Hilerria S.L. enpresari esleitu zaio zerbitzua, 468.136,9 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). Korreo kalea, 5 behean kokatzen da, eta 10:00etatik 15:00etara dago tolosarrak artatzeko zabalik.

Hainbat izapide egin daitezke bertan, hala nola, lurperaketei dagozkienak, hobitik ateratzeko izapideak, errausketenak, tituluen eguneraketa, etab.

Aurrez-aurreko arreta eskaintzeaz gain, telefonoz ere jar daitezke tolosarrak bulegoarekin harremanetan 943 675 919 edo 688 842 003 telefonoetan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA