Udal tramiteak egiteko bulego automatizatu berria Usabal Kiroldegian

Tolosako Udala
2021/11/02 | Udate (HAZ-SAC)
  • Kiroldegiko sarreran jarri da makina berria, herritarrei izapideak egiteko aukera zabaltzeko helburuarekin.

 

Tolosako Udalak izapideak egiteko makina berria ipini du Usabal Kiroldegian. Kiroldegiaren sarreran dago kokatuta eta helburu du herritarrei izapideak egiteko aukera zabaltzea eta ordutegi guztietara moldatzea, herritarren eta udalaren arteko harremana errazagoa eta arinagoa bihurtuz.

Kiroldegiko bulego automatizatuan ez ezik, UDATEn dagoen izapideetarako makina bidez edo telematikoki ere egin daitezke izapideak, eta UDATEn aurrez aurreko zerbitzua ere eskaintzen da edozein izapide egiteko, astelehenetik ostiralera 7:15etatik 14:15etara eta ostegunetan 19:00ak arte. 

Besteak beste, honako izapideak egiteko aukera dute herritarrek: errolda ziurtagiriak eskuratu, erreziboak ordaindu, ordainketa gutunak ordaindu, erreziboen kopiak eskuratu, isunak ordaindu, edo espedienteak kontsultatu.